2ATALA
GALDETEGIA
GIZA BILAKAERA
1- Zerk zehazten du "giza bilakaera psikologia"-ren arloa?
a) Gizakion portaerek.
b) Giza-ezaugarri ezberdinek jasaten duten aldakuntza-prozesuak.
c) Pentsamenduaren ezaugarri eta ahalmenak.
d) Afektibotasunak.
2- Nolakoa da giza bilakaera?
a) Bizitza osokoa, jarraitua.
b) Etena.
c) Ez-metakorra.
d) Konplexutik sinleenera doana.
e) Arlo bakarraren pean dagoena.
3- Giza garapena antolatua al da?
a) Batzuetan, ez beti.
b) Inoiz.
c) Bai; zehatzenetik orokorrenera antolatuz doa.
d) Bai; akzio doiagoak egiten direlarik hasieran.
e) Bai; orokortasunetik zehatzetara antolatuz doa.
4- Giza bilakaeran zein arlo bereizten dira?
a) Arlo psikosoziala; testuinguru sozialaren eragina azpimarratzen duelarik.
b) Arlo biologikoa eta arlo psikosoziala.
c) Emozioekin eta komunikazioarekin loturiko arloak soilik.
d) Batez ere giza pentsamenduaren ingurukoak.
e) Praktikan, hiru arlo bereizten dira: arlo psikosoziala, arlo biologikoa eta arlo kognitiboa.
5- Zein elementu azpimarratzen dira garapen sustatzaile gisa?
a) Ekarpen genetikoa, ingurunea eta bi faktore hauen eragina.
b) Barne faktoreek gugan duten eragina.
c) Ekarpen genetikoak, gehienbat.
d) Gure ingurugiroko elementu ezberdinak.
e) Elementu sozialek berebiziko garrantzia dute garapen sustatzaile gisa.
6- Ondorengo esaldietatik aukeratu zuzena:
a) Teoria biologikoaren barnean bi paradigma nagusi daude: Konrad Lorenz-en heltze teoria eta teoria etologikoak.
b) Arnoll Gesell-en teoriak giza bilakaeraren oinarri madurazio biologikoa eta ingurugiroa hartzen dira.
c) Teoria etologikoen arabera, giza portaeraren hastapenak animalien portaeran ere hauteman daitezke.
d) Teoria psikodinamikoen ikuspegitik gizabanakoak ordenagailuen moduan funtzionatzen dugu.
e) Ikaskuntzen teoriek, batez ere gizabanakoen barne ezaugarriei so egiten diete.
7- Ondorengo esaldietatik zein da oker dagoena?
a) Teoria psikodinamikoen barnean, bereziki, Freud-en teoria psikosexuala eta Erikson-en teoria psikosoziala aurkitzen dira.
b) Ikaskuntzaren teoriek prozesu jarraitu gisa ulertzen dute giza bilakaera, etaparik gabe.
c) Piageten teoria kognitiboa konstruktibismoan kokatzen da.
d) Haurrak jaiotzatik ez daude akziorako prest, estimulazioaren bidez ikasten dituzte akzio ezberdinak.
d) Eskemak, jokamolde estrukturatuak dira.
e) Eskemen desorekek, barne antsia edo herstura ekar dezakete.
8- Nolakoak dira "eskemak"?
a) Kontzienteak.
b) Antolamendu iraunkorrekoak.
c) Ez dute inolako ordenik.
d) Ekintza bakarraz osaturikoak.
e) Beti orekatuak.
9- Informazioaren prozesamenduaren teoriak zein eskema jarraitzen du?
a)
1) Kontrol-prozesuak.
2) Estilumuen jasotzea.
3) Estimuluen erregistroa.
4) Ezagutzaren osaketa.
5) Erantzunen sortzea.
b)
1) Estimuluen jasotzea.
2) Estimuluen erregistroa.
3) Kontrol-prozesuak.
4) Ezagutzaren osaketa.
5) Erantzunen sortzea.
c)
1) Estimuluen jasotzea.
2) Kontrol-prozesuak.
3) Estimuluen erregistroa.
4) Ezagutzaren osaketa.
5) Erantzunen sortzea.
d)
1) Kontrol-prozesuak.
2) Erantzunen sortzea.
3) Ezagutzaren osaketa.
4) Estimuluen erregistroa.
5) Estimuluen jasotzea.
e)
1) Estimuluen jasotzea.
2) Estimuluen erregistroa.
3) Ezagutzaren osaketa.
4) Erantzunen sortzea.
5) Kontrol-prozesuak.
10- Lan-memoriako datuak nora doaz?
a) Epe motzeko memoriara.
b) Epe luzeko memoriara.
c) Batzuek epe motzeko memoriara eta beste batzuek epe luzekora.
d) Ez batera eta ez bestera.
e) Datu biltegi iraunkorrera.
11- Nolakoa da epe motzeko memoria?
a) Epe ertaineko ekintzak gordetzeko erabiltzen dena.
b) Kapazitate mugagabea duena.
c) Kapazitate mugatua duena.
d) Ezagutzaren euskarrietako bat da.
e) Aurreko bi erantzunak zuzenak dira.
12- Sistema kognitiboaren barnean dauden "erantzunen sortze prozesuek" zein ezaugarri dituzte?
a) Pentsamendua eta jokamoldea taxutzen dute.
b) Sisteman barrena doan informazio-fluxua erregulatzen dute.
c) Atentzio selektiboa erabiltzen dute.
d) Informazioa erauzteko estrategiak erabiltzen dituzte.
e) Motibazioa dute oinarri gisa.
13- Sistema kognitiboaren arabera:
a) Barne atalak beti dira ezberdinak.
b) Barne atalak alda daitezke.
c) Barne atalak beti dira berberak.
d) Bat dator giza bilakaeran aldi edo etapak egotearen ustearekin.
e) Adinarekin batera barne eskema edo egitura berriak bereganatzen ditugu.
14- Esan zein den erantzun okerra:
a) Teoria testuinguru-kognitiboek nabarmentzen dute subjektuaren bizitza sozialeko eszenatoki ezberdinek eragiten dutela ezagutzaren egite-prozesua eta gaitasun intelektualen garapena.
b) Teoria testuinguru-kognitiboetan bereziki bi teoria aipa daitezke: Lev Vygotsky-rena eta Urie Bronfenbrenner-ena.
c) Vygotsky-k bi psikologia prozesu bereizten ditu: oinarrizkoak eta goi-mailakoak.
d) Bronfenbrenner-ek "mikrosistemen teoria" garatu zuen.
e) Vygotsky-ren puntu garrantzitsuetako bat: Garapen-Zona Hurrena kontzeptua.
15- Zein ekosistemetan daude subjektuagandik gertuen dauden lagun-hurkoak?
a) Mesosisteman.
b) Exosisteman.
c) Makrosisteman.
d) Mikrosisteman.
e) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
NIRE KONTZEPTU MAPA:
3_mapa_ruiz_ibarguren.pdf
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.